Osteguna, 2024ko apirilak 18
Gora joan

JEAN ÉTIENNE MARIE PORTALIS

Jean Étienne Marie Portalis (1745-1807). Proventzako legelaria. Frantziako Iraultzaren harian eta Napoleon Bonaparteren eraginpean gorpuztu zuen horrek, beste legelari batzuekin batera, Code Civil (1804) frantziarra. Lege testu horren aurkezpenerako prestatu zuen Portalisek Atariko Hitzaldi sonatua. Horretara ere, haren gogorik aspaldikoenak: iusnaturalismoa, giza arrazoimenaren indarra, lege idatzia eta batua, estatu osorako bakarra eta nazio batzar legegileak emana. Horiexek dira, besteak beste, Portalisen ardatzak eta, orobat, XIX. mende hasieran Frantziako Iraultzak ondutako zuzenbidearen ezaugarri berriak. Ancient Régime haren gainetik, osterantzeko garai baten aitzindaria dugu Portalis.