Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan

IRATI ZUBIA LANDA

Irati Zubia Landa (Donostia, 1997). Filosofian graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. ‘Filosofia, Zientzia eta Balioak’ masterra burutu zuen Joxe Azurmendi Katedrak eskainitako masterrak egiteko diru-laguntzarekin. Egun, doktoregaia da izen bereko doktorego-programan, EHUn. Agustin Arrieta eta Joana Garmendiaren zuzendaritzapean, doktorego-tesia egiten ari da eta Language, Action and Thought ikerketa-taldearen parte da. Gradu Amaierako Lanean zein Master Amaierako Lanean egia-ostea ikertu zuen, eta gai beraren inguruan ari da egiten tesia. Pragmatika, hizkuntzaren filosofia, epistemologia eta gisako gaiak auzi etiko eta politikoekin uztartzeko interesa du.

ARTIKULUAK

  1. Injustizia epistemikoak: Agoran sartzeko zailtasun bat gehiago
    Irati Zubia Landa |- 2022.urtea, 248-249. zenbakia
  2. Egia-ostea ziurgabetasun garaian
    Irati Zubia Landa |- 2020.urtea, 239. zenbakia