Osteguna, 2024ko apirilak 25
Gora joan

FRIEDRICH NIETZSCHE

Friedrich Nieztsche (1844-1900). Filologo, filosofo, eta poeta alemana, intelektualismo filosofiko zahar eta modernoaren kritiko bortitzenetakoa izan da. Estilo asistematikoa eta metaforikoa baliatuz, gizakiaren izaera natural mugatua seinalatu eta ezagutza oro interpretazioa dela saiatu zen azaltzen. Ekarpen horiekin lanabes hobezinak eman zizkion XX. mendeko hermeneutika filosofikoari.