2017ko azaroak 19
Gora joan

FRANCISCO SUÁREZ S.J.

FRANCISCO SUÁREZ (1548-1617). Jesuita honek, doctor eximius titulupean ezaguna izan zenak, Espainiako eskolastikoen artean lehen maila eskuratu zuen. Pentsamendu juridiko eta politikoaren esparruan laster gailendu zen, Coimbrako Unibertsitatean katedraduna zela. Bertan argitaratu zuen, 1612. urtean, De legibus liburua, izen handia ekarri ziona legelarien artean. Argi eta sakon azaldu zituen hark legearen kontzeptua eta izaera; orobat, nazioarteko zuzenbideari dagozkion arloetatik hainbat. Legelari ez ezik, filosofian eta teologian ere goi mailako aditua izan zen, autore kristauen artean klasiko bihurtu arte.

ARGITALPEN GUZTIAK

LIBURUAK

  1. <i>Tractatus De legibus ac Deo legislatore</i>. Legeen eta Jainko legegilearen Tratatua. Testuak
    |- 2010.urtea