Ostirala, 2024ko apirilak 19
Gora joan

ARTURO ELOSEGI IRURTIA

Arturo Elosegi Irurtia (Tolosa, 1962). Biologian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko ekologia katedraduna da. Ibaien ekologia ikertzen du, giza jarduerek ekosistema horien egituran eta funtzionamenduan duten eragina aztertuz. Horrela, basogintzak eta nekazaritzak, jarduera urbano eta industrialak, kanalizazioak, zentral hidroelektrikoek eta beste hainbat jarduerek duten eragina aztertu du, mundu osoko ibaietan. Uraren eta naturaren kudeatzaileekin elkarlan estuan ari da, ibaien kalitatea neurtzeko metodoak definitzen, errestaurazio-proiektuak diseinatzen zein mehatxatutako espezieak aztertzen. 110 artikulutik gora idatzi ditu nazioarteko aldizkaritan, 15 liburu eta 45etik gora liburu atal. Zientzia-dibulgazioan aritzen da, artikuluak idazten, hitzaldiak ematen eta hedabideekin elkarlanean. Naturzaintza, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Aholku Batzordeko kide da, eta Aiako Harriko zein Valderejoko Natur Parkeetako patronatuetakoa ere.

ARTIKULUAK

  1. Euskal Herriko ingurune naturalen etorkizuna
    Arturo Elosegi Irurtia |- 2021.urtea, 245-246. zenbakia