Asteazkena, 2018ko abenduak 19
Gora joan

AINHOA LARRAÑAGA

Ainhoa Larrañaga (Eibar, 1973). Zuzenbidean lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta arlo horretan egin zuen doktoregoa ere Mondragon Unibertsitatean. Mondragon Unibertsitateko irakaslea da Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduan eta Lehen Hezkuntza Graduan. Bertako Hezikom ikerketa-taldeko (Komunikazioa eta Hezkuntza) ikertzailea da. Gizarte Ekonomiako masterrean irakaslea da EHUn. Zenbait hedabidetako kolaboratzailea (ETB 1, Euskadi Irratia, Argia, Goiena) eta Euskadi Literatura Sarietako tribunalkidea da. Kooperatibagintza arloan ere aritu izan da: ‘Komunikazio gardentasuna kooperatiban’ (Uztaro 89, 2014).