Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

AGURTZANE JUANENA ALUSTIZA

Agurtzane Juanena Alustiza (Legazpi, 1956). Magisteritzan diplomatua eta filosofian lizentziaduna da. Hasierako urteetan irakaskuntzan, eta ondoren Gipuzkoako Foru Aldundian garatu du ibilbide profesionala, Kultura eta Gazteria Departamentuan: Aldundiko Liburutegian hemezortzi urtez, hamar urtez Gazteria sailean eta beste sei urtez Gordailuan (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroan), erretiroa hartu arte. Ondoko lan teknikoetan parte hartu du: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Liburutegiko Julio de Urquijo funtsaren katalogoa (1991), Koldo Mitxelena Kulturuneko Sailkako argitalpenen katalogoa (1996) eta Azkue Bibliotekaren Katalogazio erregelak (2006). Hainbatt agerkaritan idatzi du: besteak beste, Jakin, Euskonews eta ALDEE aldizkarietan eta Berria zein Gara egunkarietan. Liburu autobiografiko bat idatzi du: Esan gabe neukana (Elkar, 2003). Mugimendu feministan ibilia, gaur egun Memoria Historikoaren alde ari da lanean.

ARTIKULUAK

  1. Hizkuntz sexismoa eta euskara
    Agurtzane Juanena Alustiza |- 1991.urtea, 065. zenbakia
  2. Gabriel Celayarengana hurbiltzeko
    Agurtzane Juanena Alustiza |- 1992.urtea, 068. zenbakia
  3. Emakumezkoa Gabriel Celayaren obran
    Agurtzane Juanena Alustiza |- 1993.urtea, 074. zenbakia
  4. Euskal liburutegi nazionalaz
    Agurtzane Juanena Alustiza |- 1998.urtea, 105. zenbakia
  5. Biblioteka Nazionala Euskal Herriarentzat
    Agurtzane Juanena Alustiza |- 2004.urtea, 142. zenbakia
  6. Biblioteka Nazionalaren ametsa XXI. mendean
    Agurtzane Juanena Alustiza |- 2020.urtea, 240. zenbakia