Digitalizazioaz eta obraz

Elbire Zipitriaren argitalpenen digitalizazio egitasmo honetan, guztira 33 idazlan eta 1.703 orrialde digitalizatu dira. Horietatik 20 idazlan dira Elbire Zipitriak berak idatzi eta argitaratutakoak. Lehenengo dokumentu digitalizatua 1930ekoa da, El Día egunkarian argitaratutako artikulua. Azken idazlana, berriz, 1981ean Goiz-Argi aldizkarian argitaratutako artikulu bat da. Gainerako 13 argitalpen digitalizatuak Elbire Zipitriaren bizitza eta obrari buruzko idazlanak dira.

Elbire Zipitriaren 20 idazlanak bi multzotan sailkatu dira:

  • Liburu atalak: 1
  • Artikuluak: 19
Bilbao 700 - III Millenium Fundazioak diruz lagunduaMillenium Fundazioa