Digitalizazioaz eta obraz

Sorne Untzuetaren argitalpenen digitalizazio egitasmo honetan, guztira 87 idazlan eta 359 orrialde digitalizatu dira. Horietatik 76 idazlan dira Sorne Untzuetak berak idatzi eta argitaratutakoak. Lehenengo dokumentu digitalizatua 1923koa da, Aberri aldizkarian argitaratutako artikulua. Azken jatorrizko idazlana, berriz, 1990ean Zer aldizkarian argitaratutako artikulu bat da. Gainerako 11 argitalpen digitalizatuak Sorne Untzuetaren bizitza eta obrari buruzko idazlanak dira.

Sorne Untzuetaren 76 idazlanak hiru multzotan sailkatu dira:

  • Liburuak: 1
  • Liburu atalak: 1
  • Artikuluak: 74 (12 agerkaritan)
Bilbao 700 - III Millenium Fundazioak diruz lagunduaMillenium Fundazioa