Digitalizazioaz eta obraz

Martin Ugalderen argitalpenen digitalizazio egitasmo honetan, guztira 2.049 idazlan digitalizatu dira. Horietatik 1.662 idazlan dira Martin Ugaldek berak 58 urtez idatzi eta argitaratutakoak. Lehenengo dokumentu digitalizatua 1946koa da, El Diario Vasco egunkarian argitaratutako artikulua. Dokumenturik berrienak, aldiz, 2003an argitaratutako hainbat liburu eta artikulu dira. Gainerako 387 argitalpen digitalizatuak Martin Ugalderi egindako elkarrizketak, edota bere obraren inguruko azterlanak, erreseinak eta bestelako idazlanak dira.

Martinen Ugalderen 1.662 idazlanak sei multzotan sailkatu dira:

  • Liburuak: 46
  • Liburu atalak: 57
  • Liburuxkak: 2
  • Artikuluak: 1.548 (69 egunkari eta aldizkaritatik ateratakoak)
  • Itzulpenak: 46
  • Zuzendaria / Moldatzailea: 5
  • Berredizioak: 4

Literatur sorkuntzazko lanez gain, Euskal Herriko historia, politika, kultura eta gizartea, euskara, kazetaritza eta euskal prentsa, hainbat pentsalari, zientzialari eta intelektualen pentsamendua eta lana, hezkuntza eta beste hainbat gai lantzen baitira Martin Ugalderen obran. Guztiak denon eskura sareko atari honetan.