Digitalizazioaz eta obraz

Txillardegiren argitalpenen digitalizazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Jakin Fundazioaren arteko hitzarmenari esker gauzatu ahal izan da. Guztira, 2.232 idazlan eta 20.994 orrialde digitalizatu dira. Horietatik 1.782 idazlan dira Txillardegik berak 55 urtez idatzi eta argitaratutakoak. Aurreneko dokumentu digitalizatuak 1956koak dira, Egan, Euskera eta Euzko Gogoa aldizkarietan argitaratutako artikuluak. Dokumenturik berrienak, aldiz, 2010-11koak dira, Hizpide eta Argia aldizkarietan idatzitako artikuluak. Gainerako 450 argitalpen digitalizatuak Txillardegiri egindako elkarrizketak, edota bere obraren inguruko azterlanak, erreseinak eta bestelako idazlanak dira.

Txillardegiren 1.782 idazlanak zazpi multzotan sailkatu dira:

  • Liburuak: 40
  • Liburu zatiak: 173
  • Artikuluak: 1.500 (47 egunkari eta aldizkaritatik ateratakoak)
  • Itzulpenak: 46
  • Editorea / Zuzendaria / Zuzentzailea: 8
  • Berredizioak: 10
  • Bereziak: 5

Obra oparoa, kopuruz nola edukiz, beraz. Euskara, soziolinguistika, hizkuntza minorizatuak, sozialismoa, existentzialismoa, nazio arazoa eta beste hainbat gai lantzen baitira Txillardegiren obran. Guztiak denon eskura sareko atari honetan.