Digitalizazioaz eta obraz

Joan Mari Torrealdairen argitalpenen digitalizazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Jakin Fundazioaren arteko hitzarmenari esker gauzatu ahal izan da. Guztira, 593 idazlan eta 13.614 orrialde digitalizatu dira, 57 urtetan zehar idatzi eta argitaratutakoak. Torrealdairen lehen idazlan argitaratuak 1963koak dira, Anaitasuna eta Egan aldizkarietako artikuluak. Dokumenturik berriena, aldiz, 2019koa da, Jakin aldizkariaren 235. zenbakikoa.

Joan Mari Torrealdairen 593 idazlanak lau multzotan sailkatu dira:

  • Liburuak: 24
  • Liburu zatiak: 47
  • Artikuluak: 517 (41 egunkari eta aldizkaritan)
  • Itzulpenak: 3
  • Editorea /Biltzailea: 2

Obra oparoa, kopuruz nola edukiz, beraz. Liburugintza, kazetaritza, euskararen historia soziala, euskal literaturaren soziologia, zentsura, euskal prentsa, politika eta gizartea, hezkuntza eta beste hainbat gai lantzen baitira Joan Mari Torrealdairen obran. Guztiak denon eskura sareko atari honetan.