Digitalizazioaz eta obraz

Joseba Intxaustiren argitalpenen digitalizazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Jakin Fundazioaren arteko hitzarmenari esker gauzatu ahal izan da. Guztira, 512 idazlan eta 11.971 orrialde digitalizatu dira, 62 urtetan zehar idatzi eta argitaratutakoak. Intxaustiren lehen idazlan argitaratua 1957koa da, Jakin aldizkariko artikulu bat. Argitalpen berriena, aldiz, 2018ko liburu bat da: Asisko Frantzisko, hain zuzen.

Joseba Intxaustiren 512 idazlanak lau multzotan sailkatu dira:

  • Liburuak: 37
  • Liburu zatiak: 103
  • Artikuluak: 371 (28 egunkari eta aldizkaritatik ateratakoak)
  • Itzulpenak: 1

Obra oparoa, kopuruz nola edukiz, beraz. Euskararen historia soziala, kulturgintza eta euskalgintza, euskararen modernizazioa, euskal pentsamendua, Euskal Elizaren eta erlijioso-institutuen historia, Arantzazu eta beste hainbat gai lantzen baitira Joseba Intxaustiren obran. Guztiak denon eskura sareko atari honetan.