Digitalizazioaz eta obraz

Paulo Agirrebaltzategiren argitalpenen digitalizazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Jakin Fundazioaren arteko hitzarmenari esker gauzatu ahal izan da. Guztira, 649 idazlan eta 8.144 orrialde digitalizatu dira, 50 urtetan zehar idatzi eta argitaratutakoak. Agirrebaltzategiren lehen idazlan argitaratua 1971koa, Jakin Sorta saileko Kultura eta fedea liburuan. Argitalpen berrienak, aldiz, 2020koak dira, Arantzazu aldizkariko artikuluak.

Paulo Agirrebaltzategiren 649 idazlanak lau multzotan sailkatu dira:

  • Liburuak: 13
  • Liburu zatiak: 158
  • Artikuluak: 445 (44 egunkari eta aldizkaritan)
  • Itzulpenak: 31
  • Zuzendaria / Koordinatzailea: 2

Obra oparoa, kopuruz nola edukiz, beraz. Hizkuntz eta kultur antropologia, kulturgintza eta euskalgintza, euskararen modernizazioa, estaturik gabeko herriak eta hizkuntza gutxituak, Eliza partikularra eta Euskal Eliza, hainbat idazle eta ikertzaileren pentsamendua eta lana, Arantzazu eta beste hainbat gai lantzen baitira Paulo Agirrebaltzategiren obran. Guztiak denon eskura sareko atari honetan.