Osteguna, 2018ko azaroak 15
Gora joan

Soziolinguistika

Jaime Altuna
Jaime Altuna

Urteetan haur eta gazteen heziketan lan egin ondoren, antropologian murgilduta nabil. Agian, Atapuerca mendilerroan hazi zen amonak eta Ataungo amonaren abizenak zerikusia izan dute ibilbide berri honetan. EHUn Antropologia Feminista Ikerketa Taldean nabil, ikasten eta baita ikasitakoa desikasten ere. Egunen gurpilean nire izena agertuko bada ere, gaizki esanak nireak dira, ondo esanak kolektiboak.

Noka eta tokaz galdezka

2018-10-26

Garaiz iritsi gara Miramar Jauregira. Opor garaia atzean utzirik, hirian mugimendua nabari da. Itsasoa, aldiz, lasai dago. Badian ez da igandeko estropaden arrastorik geratzen. Bertan bizi izandako poz, haserre, tentsio eta urduritasunak Kantauri itsasoko kostaldeko herrietara itzuli ziren koloredun kamiseta eta banderekin batera. Errege-erreginak uda igarotzeko izandakoa ikastaroz betetzen den hau ikasturte berria abiatzeko toki ona dela aipatu dugu, eta hitanoa eta generoa jorratuko dituen ikastaroan murgildu gara.

Bidean trabak

2018-07-06

Jessica Chalampuente Eibarren bizi den emakume gaztea da eta dagoeneko bide luzea egina du bizitzan. Nerabea zela Ekuadorretik iritsi zen euskara eta Euskal Herria existitzen zirenik sekula entzun gabe. Joan den urteko uztailean UEUren Udako Ikastaroetako Jakin Jardunaldian kitxueraz hitz egin zuen, eta, bere hitzak ‘ulertzen’ ez genituen arren, sekulako gaitasun komunikatiboa erakutsi zuen. Adierazi egin zuen, bertan geunden guztiak bere hitzei adi izan baikintuen. Ohar hau idatzi nuen nire koadernoan: «kitxueraz hitz eginez ulertu diogu».

Kaosa uxatzeko leloak

2018-05-04

Paristik natorren artista bat ez naiz ni. Nire burua ez dut artistatzat; jaio eta hazi nintzen herriari garai batean «Le petit Paris» deitzen bazioten ere. Musika tresnekin dudan harreman aktibo bakarra, urtean behin txapel gorri baten azpian, zapi koloretsu bat lepoan eta plastiko beltzen artean partxe bat jotzea da; danborrari partxea esaten baitiote aspaldi bizi naizen herrian.

Inurritegiaren hitzen inurriak

2018-03-15

Inurritegira sartzeko zain gaude. Batek galdetu du puntuazioa idazteko koadernoa ekarri ote dugun. Ez dut inoiz horretarako ohiturarik eduki eta, saiatuta ere, zaila egiten zait epaile lanetan jartzea, ez baititut bertsolaritzaren puntuazioaren barne kode horiek ezagutzen.