Asteazkena, 2018ko irailak 19
Gora joan

Kultura

Itziar Ugarte
Itziar Ugarte

Zuk bizitza ala bizitzak zu. Irakurri nion norbaiti, eta hori gaur nire bandera. Denboraren hitz bat tatuatu nuen oinean, eta ez dakit zer esan nahi didan. Kazetaritzaren bidetik nabil, eta maite dut kulturgintza, izebergaren punta baizik ikusten ez dudan arren. Ur horietan murgiltzeko enkargua beteko dut blog honetan, posible bezain bizi.

Egun txikien aroa

2018-07-06

Azken hilabeteotako gertakariak errepasatzen, ETAren amaieraz hitz egitea egokitzen zelakoan nengoen, baina nekez jakin nondik hasi. Paradigma aldaketa bat dakarren adarrari heldu nahi nion, baina, egiazki, ez dut halakorik ikusi. Aste batzuk igaro dira jada, eta ez da ezer aldatu; espero zitekeena, besterik ez: bizimoduak jarraitzen du.

Izotz-ura kolkotik

2018-05-04

Kulturan ez da dena letra. Kultura bat ezin da izan huts-hutsik letrazko. Zenbakiek ere badute zer esana; batez ere, letrek ez bezala, iheserako zirrikiturik uzten ez dutenean. Estatistikei eta grafikoei begira aritu gara, bada, urtearen aldi honetan, Elkar fundazioak eta Siadeco ikerketa elkarteak martxo erdialdean aurkeztu zuten inkestaren ondotik. Gordin erretratatu dute zein dugun gaur-gaurkoz panorama.

Dinosauroen zilborresteak

2018-03-15

Neu naiz ala urte hasierak beti izen handiak eramaten ditu kulturaren lerroetatik? Joxan Artzez ari naiz, bistan da, eta samur eraitsiko didaten arren esandakoa, abenduak ere beltz askoak izan direla-eta, oihartzun hori itzuli zidan urtarrilaren 12 goizeko berriak.