2017ko urriak 22
Gora joan

Blogak

Kultura

Inoiz ezagutu ez dudan jendeak eta lekuek nostalgia sortzen didate. Ezagututakoek ere bai. Zerbait gustuko dudanean, gustatzen zait gerora sentituko dudan nostalgia unean bertan sentitzea. Gauza askok asaldatzen naute, eta pozten naiz. Ulertzen ez ditudan gauzek begiak zabaltzen dizkidate. Hortik idatziko dut kulturaz blog honetan. EHUn nabil irakasle eta ikerlari. Nire amona zain dago biloba lanean noiz hasiko.

Ekonomia

NUPeko Ekonomia irakaslea naiz, nazioarteko ekonomia gaiak jorratzen ditut, bereziki moneta-teoria eta moneta-politika. Globalizazio neoliberalaren aurkako mugimendu sozial eta herrikoietan parte hartzen dut.

Soziolinguistika

Emuneko hizkuntza aholkulari legez egiten dut lan. Beraz, soziolinguistika aplikatuan jarduten dut bete-betean, ahaztu barik soziolinguistika teorikoa eta, batez ere, soziolinguistika horren dibulgazioa (eta jendarteratzea). Jakinek beste aukera bat eman dit horretan aritzeko, aukera nagusia Garaigoikoa bloga izaten jarraitzen duen arren

Ingurune digitala

Soziologian lizentziatu bezain laster doktore tesia egin nuen: irakurri, atzerriko unibertsitateetan egon, entzun eta idatzi. Betidanik izan ditudan kezkak egungo testuinguruan ulertu nahian nabil ordutik: euskal herritarron egoera XXI. mende hasierako gizartean, Euskal Herriaren erronkak ingurune digitalaren garaian zein diren galdetzen eta, ahal badut, erantzuten.

Angela Davis lehen aldiz Herbert Marcuserekin ediren zenean, azken honek itaundu zion: «Ziur zaude filosofia ikasi nahi duzula?». Erran nezake galdera horretan ezkutatzen denak eraman ninduela EHUn lan egitera. Kultura zaurgarritik zenbait lekutan idatzi eta idazten dut: azken urteotan Argiako blogean, orain Jakinen. Gorputzen lanean buru eta eskuaren arteko hausturarik ez, mundu global batean Paul Celanen meridianoari jarraitzen diot Iraultzaren Plazatik.