Asteazkena, 2018ko abenduak 19
Gora joan

Glokalia

Ignazio Aiestaran
Ignazio Aiestaran

Angela Davis lehen aldiz Herbert Marcuserekin ediren zenean, azken honek itaundu zion: «Ziur zaude filosofia ikasi nahi duzula?». Erran nezake galdera horretan ezkutatzen denak eraman ninduela EHUn lan egitera. Kultura zaurgarritik zenbait lekutan idatzi eta idazten dut: azken urteotan Argiako blogean, orain Jakinen. Gorputzen lanean buru eta eskuaren arteko hausturarik ez, mundu global batean Paul Celanen meridianoari jarraitzen diot Iraultzaren Plazatik.

Klase (des)agertua

2018-10-26

Egun langile klaserik ez dagoela esateari ekin diote eskuineko eta ezkerreko hainbat sektorek. Horretarako tresna anitz baliatu dituzte, batez ere kulturaren arlotik.

78ko erregimenaren makineria liberala

2018-07-06

Noizbehinka 78ko erregimen espainolak bere aurpegia erakusten digu mozorrorik gabe. Gürtel auziaren epaia jakin ondoren, entzule-kopuru handiko irrati batean eta deseinu politiko osoz, lider sozialdemokrata espainol batek, Juan Carlos Rodríguez Ibarrak, hurrengo harrokeria bota zuen: «Independentismoak askoz gehiago kezkatzen nau Alderdi Popularrak lapurtu duenak baino» («El independentismo me preocupa mucho más que lo que haya robado el PP», SER irratian). Ezin argiago: Espainiako Erresuma dela medio kapitalaren metaketak hartzen duen era da 78ko erregimena.

Guda kultural materialista

2018-05-04

Ideiak gertaera materialak direla ahazten da askotan. Unibertsala entelegatzeko, artikulatzeko, moldatzeko eta adierazteko tresna materialak dira ideiak gizarte batean. Alta, ideien bide materialista gutxietsi dute modako korronte politiko eta kulturalek egun. Razmig Keucheyan Bordeleko Unibertsitatean soziologia irakasleak gogorarazi digu ‘Les idées suffisent-elles à changer le monde? Ce que la bataille culturelle n’est pas’ artikuluan, Le Monde Diplomatique dela medio.

Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean

2018-03-14

Egun, ezkerreko mugimendu anitzek ez dute Karl Marx aipatzen. Bertze kasu batzuetan bere izena aipuetan agertzen bada, ez da aintzakotzat hartzen bere ekarpen osoa. Klaseen arteko borroka ez da Marxen ikerketa osoa. Kapitalaren balioa aztertzen ez bada, Marxen ikasbidea erditik mozten da, eta bere sakontasun eta zorroztasuna galtzen dira. Hortaz, komeni da Kapitala idazlanean salgaien eta balio ekonomikoaren inguruko zenbait ikuspuntu agerian lagatzea, ikus dezagun zer suposatzen duen gizarte kapitalista batek.

Munduan egia unibertsal errepublikarra agertzen denean

2017-11-08

Noizbehinka prozesu politiko eta sozial batzuk humanitatearen historia markatzera heltzen dira. Mugarri horiek denbora apurtzen, geldiarazten eta sailkatzen dute, eta nazioarteko oihartzuna hedatzen dute jendarte edo estatuen artean. Halakoa gertatu da Kataluniako prozesu konstituziogile errepublikarrarekin. Hori dela eta, hiru testu euskaratu ditut, hiru manifestu edo adierazpen, non munduko ahots ezberdinek prozesu horren azken bidea laburbiltzen duten, horren garrantzia eta azken urratsak azpimarratu ondoren, halako prozesu eta mobilizazio baten unibertsaltasuna azaleratuz.

Édouard Louis Fronte Nazionalak irabazten duen herrian

2017-06-29

Azken urteetan Frantziako Errepublikaren iparraldean Fronte Nazionalak irabazi du arazorik gabe herri txiki batean. 2017ko hauteskunde presidentzialetan 1.106 hauteslek izan zuten botoa emateko eskubidea Hallencourt herrian. Lehenengo txandan abstentzio-tasa %20,07 (222 pertsona) izan zen, eta emaitza ofizialak halaxe geratu ziren:

Intelektual ezkertiarren neutralizazioa: Frantziako filosofiatik zenbait ikasbide

2017-05-11

Europako ezkerrak bere lekua hain hutsik utzi du eszenatoki politikoan, ezen eskuin-muturrak hizkuntza ezkertiarra erabiltzen ikasi baitu. 2017ko martxoaren 20an, TF1 kateak antolatutako debate politikoaren barruan, Marine Le Pen hautagaiak hurrengoa bota zuen: «Il n’y a pas plus anti-écologique que le modèle du libre-échange total» («Ez dago hartu-eman libre erabatekoaren eredua baino ekologikoaren aurkakoagoa denik»).

Hildakoen eta bizidunen arteko ekonomia

2017-03-10

2017ko urtarrilaren 2an John Berger eleberrigile, olerkari eta saiogilearen heriotza jakin bezain fite, berak izkiriaturiko ‘Twelve theses on the economy of the dead’ [‘Hildakoen ekonomiari buruzko hamabi tesi’] euskaratzea erabaki nuen nire blogean. Omenaldi xumea ez ezik, hildakoen eta bizidunen arteko komunitatearen ikerketa ere izan zen. Idazle fin horren ildoari jarraiki, baiezta dezakegu hildakoek bizidunak inguratzen dituztela. Bizidunak hildakoen erdigunean bizi dira. Erdigune horretan daude denboraren eta espazioaren dimentsioak, baina erdigune hori inguratzen duena denboragabetasuna da. Bergerren irizpide zorrotzaren arabera, erdigunearen eta bere inguruen artean hartu-emanak suertatzen dira, ohiki argiak izaten ez direnak. Hartu-eman horietaz baliatu dira erlijioak, mistifikazioak sortuz. Erlijioak kezkatuta egon dira hartu-eman horiek argiagoak egitearren, baina ez dute beti lortu, hartu-eman argiaren bakantasuna denboragabearen eta denboraren arteko muga ukigabe zeharkatu ahal duenaren bakantasunaren ondorioa delako.