Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

Xabier Insausti Ugarriza: 'Azurmendi eta Hegel'

Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako 'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Xabier Insausti Ugarriza UPV/EHUko Filosofia Saileko irakasleak 'Azurmendi eta Hegel' hitzaldia eskaini zuen, kongresuko 'Gogoeta etikoak' atalaren baitan. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.