Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako 'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Xabier Barandiaran Irastorza Deustuko Unibertsitateko irakasleak 'Azurmendi: nazio edukiak eta naziogintzaren etorkizuna Euskal Herrian' hitzaldia eskaini zuen, kongresuko 'Kultura, Nazioa, Estatua' atalaren baitan. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.