Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan

Unai Bayon Aranburu: 'Barbaroak eta jakintsuak. Injustizia epistemikoak, inperialismoa eta euskaldunak'

Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako 'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Kongresuak ikertzaile berriei ere leku egin izan zien, eta atal horren baitan hartu zuen hitza Unai Bayon Aranburu filosofian graduatuak 'Barbaroak eta jakintsuak. Injustizia epistemikoak, inperialismoa eta euskaldunak' hitzaldiarekin. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.