Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako 'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Kongresuak ikertzaile berriei ere leku egin nahi izan zien, eta atal horren baitan hartu zuen hitza Maialen Etxebarria filosofian graduatuak 'Euskal nazioaren bilaketa gure ondare(et)an. Nazioen eta izateen berrikusketa egungo eztabaidetan' hitzaldiarekin. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.