Asteazkena, 2022ko abuztuak 17
Gora joan

Joxe Azurmendi Kongresua: irekiera ekitaldia

Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako 'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Kongresuko irekiera ekitaldian, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoreak, Jon Insausti Donostiako Kulturako eta Euskarako zinegotzi ordezkariak, Joan Mari Torrealdai Jakin Fundazioko lehendakariak, Pedro Miguel Etxenike fisikariak eta IƱaki Zabaleta Gorrotxategi UPV/EHUko filosofia irakasle eta Pentsamendu Garaikiderako Joxe Azurmendi Katedra Proiektuaren koordinatzaileak hartu zuten hitza, besteak beste. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.