Asteazkena, 2022ko urtarrilak 26
Gora joan

Joseba Zulaika: 'Arbola beltzaren poema: Azurmendi, euskal mende hautsiaren lekuko'

Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako 'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Joseba Zulaika antropologo eta idazleak 'Arbola beltzaren poema: Azurmendi, euskal mende hautsiaren lekuko' hitzaldia eskaini zuen. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.