Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

Jon Umerez: 'Azurmendiren gizaberea soziobiologiaren eztabaidan'

Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako 'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Jon Umerez UPV/EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko ikertzaile eta irakasleak 'Azurmendiren gizaberea soziobiologiaren eztabaidan' hitzaldia eskaini zuen, kongresuko 'Gizaberea' atalaren baitan. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.