Asteartea, 2020ko uztailak 14
Gora joan

Ibai Iztueta Azurmendi: 'Hego Euskal Herriko kultur produkzioa euskal/espainol ardatzaren argitan'

Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako 'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Ibai Iztueta Azurmendi gizarte zientzietan doktoreak 'Hego Euskal Herriko kultur produkzioa euskal espainol ardatzaren argitan' hitzaldia eskaini zuen, kongresuko 'Kultura, Nazioa, Estatua' atalaren baitan. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.