Ostirala, 2020ko azaroak 27
Gora joan

Eduardo Apodaka Ostaikoetxea: 'Mamu, momia eta zonbiak. Bizi osteko biziak'

Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako 'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Eduardo Apodaka Ostaikoetxea UPV/EHUko Gizarte Psikologia Saileko irakasleak 'Mamu, momia eta zonbiak. Bizi osteko biziak' hitzaldia eskaini zuen, kongresuko 'Kultura, Nazioa, Estatua' atalaren baitan. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.