Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

Aritz Aramendi: 'Ideologia eta biolentziaren legitimazioa erlatibismo garaian. Unibertsaltasunari uko egiteko prest al gaude?'

Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako 'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Kongresuak ikertzaile berriei ere leku egin nahi izan zien, eta atal horren baitan hartu zuen hitza Aritz Aramendi filosofian graduatuak 'Ideologia eta biolentziaren legitimazioa erlatibismo garaian. Unibertsaltasunari uko egiteko prest al gaude?' hitzaldiarekin. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.