Ostirala, 2020ko urriak 30
Gora joan

Arantza Etxeberria Agiriano eta Juan Ignacio Pérez Iglesias: 'Gizaberea, eboluzioa eta kooperazioa'

Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako 'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Arantza Etxeberria Agiriano UPV/EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko irakasleak eta Juan Ignacio Pérez Iglesias UPV/EHUko Fisiologiako katedradun eta Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendariak 'Gizaberea, eboluzioa eta kooperazioa' hitzaldia eskaini zuten, kongresuko 'Gizaberea' atalaren baitan. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.