Asteazkena, 2021ko abenduak 08
Gora joan

Ander Iturriotz Lauzirika: 'Azurmendi: lanak eta bermeak kulturgintzan'

Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako 'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Ander Iturriotz Laurizika UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasleak 'Azurmendi: lanak eta bermeak kulturgintzan' hitzaldia eskaini zuen, kongresuko 'Kultura, Nazioa, Estatua' atalaren baitan. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.