Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

Agnès Cugno: 'Indarkeria eta identitate politikoa'

Joxe Azurmendi pentsalariari eskainitako 'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' kongresua egin zen Donostiako San Telmo Museoan, 2019ko abenduaren 11, 12 eta 13an, UPV/EHU, Jakin eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. Agnès Cugno filosofian doktore eta Baionako René Cassin lizeoko irakasleak 'Indarkeria eta identitate politikoa' hitzaldia eskaini zuen frantsesez. Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean edo www.jakin.eus atarian.