Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan

Miren Artetxe: 'Bat-batean ahalduntzen?' Bertsolaritza generoa eta hizkuntzaren ikuspegitik

Miren Artetxe bertsolari eta ikertzaileak emakume bertsolarien ahalduntzeari buruzko hitzaldia eskaini zuen UEUk, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak eta Jakinek elkarlanean antolatutako ‘Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu’ ikastaroan (2018/04/24). Plazarako jauzi horretan hizkuntzaren eta generoaren gurutzaketaren garrantzia azpimarratu du eta ahalduntzea bera prozesu baten baitan ulertu behar dela gogorarazi du. Bide hori urratzen saiatu da hitzaldiarekin.