Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

Jakin 251

2022ko uztailean Jakin Jardunaldiak abiatutako gogoeta garatu dute bost adituk 251. zenbakian. Erronkatzat aurkezten zaigun egoera demografikoaren aurrean, 2040ko Euskal Herria irudikatzeko ariketa kolektiboa egin zen Usurbilgo jardunaldian. Lorea Agirre JAKINeko zuzendariak zenbaki sarreran ñabartu bezala, ordea, «prospekzioa bera, sarritan marrazten duen etorkizunaren –sarri distopikoa– legitimatzaile eta bultzatzaile» bihurtzen da; eta jardunaldian modu aktiboan eta etorkizun desiragarri batera bidean jartzeko helburuz abiatu zen azterketa. Zenbakian, beraz, demografiaren aurreikuspenetik abiatuta, bost adituk zahartzeaz, migrazio mugimenduez, lurralde orekaz, ongizate gizarteaz, zaintza ereduez, hizkuntzen egoeraz eta euskararen biziberritzeaz idatzi dute.

Ohi bezala, ‘Egunen gurpilean’ saileko artikuluek eta kontrazalak osatzen dute zenbakia.

Info+ www.jakin.eus