Ostirala, 2024ko apirilak 19
Gora joan

Jakin 250

Gure gertuko historiaren protagonistei ahotsa ematen die Jakinek Historia bizia sailarekin. Oraingoan, Amaia Lasa Alegria idazlea eta, Lorea Agirrek definitu bezala, «poeta fundazional bat» sakon ezagutzeko aukera eman digu Amagoia Gurrutxaga Urangak. Bide urratzaile gisa bizi izandako esperientzia eta denboraren patxadatik egindako irakurketa oparitu dizkigu Lasak, eta, Agirrek ondo nabarmendu bezala, «geure historia politiko eta kulturalaren mataza osatzen du Lasak bere bizitzaz eta bere pentsaeraz egiten duen kontaketa biziak». Bere ibilbidearen alde ez hain ezaguna agertu digu, a-e-i-o-u berri hari beste oihartzun bat gehitu diona.

Bestetik, Maider Eizmendi Iraola EHUko irakasleak emakume zientzialariek Berrian duten presentzia ikertu du, kopurua zein nolakotasuna zainduz.

Gainera, Xabier Eizagirre Gesalaga JAKINeko erredakzio buruak 2020ko liburugintza aztertu du.

Info+ www.jakin.eus