Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

Jakin 247

Euskal kulturaren inguruko hausnarketa pandemiari lotua dator, bigarrenez aurten. Kulturgintzako alor desberdinei begira jarri ditu Jakinek 19 aditu, hamaika hitzez eta zortzi irudiz. COVID ondorengo garaiak kulturgintzari dakarkiona irudikatzeko eta hausnartzeko mosaiko zabala osatu dute.

Lorea Agirre zuzendariak COVID osteko II. urtea (C.o. II) izendatu duen honetan, euskal kulturak aurrez zekartzan erronkak eta pandemiak katalizatuak gurutzatzen dira 247. zenbakian. Kultur arloko hamaika lagunen gogoetak biltzen ditu idatziz aldizkariak, garai ziurgabeok aztertzen ezezik «sortzen eta mundu berriak sortzen» jarraitu duelako kultur munduak Euskal Herrian. Hargatik, azpimarratzeko moduko ekimenak ere goraipatu dituzte artikulugileek, itxaropenerako frogatzat. Gainera, zortzi irudigile ipini ditu gogoetan Jakinek, ohiko egile den Dom Campistron kontrazal egileaz gain.

Azkenik, 2019ko euskal liburugintzaren azterketa ere jasotzen du aldizkariak, Xabier Eizagirre Jakin-eko erredakzio buruaren eskutik.

Info+ www.jakin.eus