Larunbata, Igandea, 2024ko apirilak 20
Gora joan

Jakin 230: Jose Ramon Etxebarriari elkarrizketa sakona

Ohiko dugunez, Historia bizia sailak zabaltzen du Jakin aldizkariaren urteko lehen zenbakia. Oraingo honetan, zientziaren, euskaltzaletasunaren, euskal unibertsitatearen eta politikaren eremuetan lanean eta borrokan luze jardun duen izen propio bati egin diogu lekua: Jose Ramon Etxebarriari. «Atal honetako elkarrizketatu guztiekin gertatu ohi den legez, Euskal Herriaren historia hurbila kontatzen du protagonistak bere historia propioa kontatu ahala», dio Lorea Agirre Jakineko zuzendariak. Bideo honetan elkarrizketaren zati bat entzunen duzu. Elkarrizketa osorik irakurri dezakezu Jakinen 230. zenbakian