Osteguna, 2024ko apirilak 25
Gora joan

Jakin 227-228: Utopiak

Egungo utopiak nola irudikatzen ditugun aztertzeko elkartu ginen uztailean Usurbilen '68/18 Utopia. Iruditeria berrien bila' Jakin Jardunaldian, 68ko Maiatzaren 50. urteurrena aitzakiatzat hartuta. Gure burua zein etorkizuna pentsatzeko ditugun moldeen isla baitira utopiak. Jardunaldian eztabaidatutakoa dakar orain osatuta Jakinen 227-228. zenbaki bikoitzak: utopiaren esanahiaren aldaketa aztertu dute Alba Garmendia EHUko filosofia doktoregaiak eta Eduardo Apodaka EHUko irakasle eta soziologoak; Elixabete Garmendia Lasa kazetariak Euskal Herriko 60ko utopiei erreparatu die; zaintzari eta sozioekologiari buruz osatu dute artikulua Uzuri Aboitiz UBko doktoregaiak, Bizi! mugimenduko Anaiz Agirre eta Xabier Harluxet kideek eta Iñaki Barcena EHUko irakasleak; bizipen zehatzak ere gerturatzeko jaso ditugu Amaia Lasa idazleari, Begoña Zearreta adinekoen egoitzetako langileari eta Begoña Huarte ekintzaileari egindako elkarrizketak.