Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan

Jakin 223: Kulturak eman duenari begira

2017ak eman duenak balio du hasi berri dugun urteari begiratzeko. Erronkak zehazteko. Horregatik, euskal kulturaren urteko balantzea egiteko eskatu die Jakinek hamar egileri, urtero legez: Olatz Beobide aktore eta zuzendariak idatzi du artikulu nagusia; Miren Rubio eta Itziar Ugarte kazetariak librean aritu dira, eta Kattalin Miner bertsolaritzaz, Iratxe Retolaza literaturaz, Galder Perez antzerkigintzaz, Maialen Goñi zinemaz, Jon Eskisabel musikaz eta Xabier Landabidea mundu digitalaz. Guztiak elkarrekin Jakin 223. zenbakian. Gainera, urtea irudietara ere ekarri dute Adur, Aritz Irigoien, Axpi, Exprai, Diego Pallés eta Patxi Gallego marrazkilariek. Azkenik, Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariak euskal hedabideen argazkia egin du, eta errematea iruditan paratu dio aldizkariari Unai Iturriagak.