Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

50eko hamarkada: kultura eta hizkuntza

Hiru mahai-inguru antolatu genituen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 2006ko azaroan, gutxiegi ezagutzen den 50eko hamarkadaren berri emateko, hizkuntzan eta kulturan bezala politikan eta gizarte bizitzan, erbestea eta klandestinitatea tarteko.

Bideo honek jasotzen duen mahai-inguruaren ardatza hizkuntza eta kultura izan ziren, Jakinekin batera. Joseba Intxausti eta Joxe Azurmendik jorratu zuten gaia, Joan Mari Torrealdairen gidaritzapean.

Horien hausnarketak ondoren jaso genituen Jakinen 158. zenbakian. Hemen artikuluak eskura: