Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

Krisi ekosozialaren erdian: Ibai Rico eta Eñaut Izagirre (IX)

'Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian: desazkundea beste biderik bada?' izenburua hartu du 2021ean Usurblgo Jakin Jardunaldiak. Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean, krisiaren arrazoi eta eraginak hainbat esparrutatik aztertzeko ahalegina egin da, desazkundea eredu duten praktika alternatiboak eta esperientziak ezagutuz. Ibai Rico (glaziologoa eta UPV/EHUko irakaslea) eta Eñaut Izagirrek (glaziologoa, UPV/EHUko irakaslea eta BC3ko ikertzailea) klima aldaketa glaziarren ikuspegitik aztertu dute.

Kongresuko gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko moduan daude Jakinen Youtubeko kanalean.

Jardunaldiaren informazio osoa UEUren atarian.