Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

'Maitasuna politikoa da' (II): Oihane Ruiz Menéndez eta Leire Milikua Larramendi

Maitasunaren ideologiak gure buruak, gure harremanak eta gure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertu du aurtengo  'Maitasuna politikoa da' Jakin Jardunaldiak. Horretarako, antropologoak, arkitektoak eta hezkuntza arloko adituak elkartu ditu Usurbilen, uztailaren 11n eta 12an, Jakin, UEU eta Usurbilgo Udalaren elkarlanari esker.

Bigarren zati honetan Oihane Ruiz Menéndez eta Leire Milikua Larramendi arkitektoek espazioari lotuago jardun dute. Lehenik, maitasuna ulertzeko modu jakin batek hiria nola antolarazten duen utzi du agerian Ruiz Menéndezek, hiritarren mendekotasuna ere errotzen duela oroitarazteko. Bigarrenik, desiraren eta sexuaren ertzetik begiratu dio espazioari Milikua Larramendik. Gorputzaren eta espazioaren harremanaz jardun du, desira eta sexualitatea espazioan nola baimendu eta ezkutatzen den hausnartuz.