Larunbata, Igandea, 2020ko uztailak 04
Gora joan

'Maitasuna politikoa da' (I): Lorea Agirre eta Jone Arrazola

Maitasunaren ideologiak gure buruak, gure harremanak eta gure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertu du aurtengo Jakin Jardunaldiak. Horretarako, antropologoak, arkitektoak eta hezkuntza arloko adituak elkartu ditu Usurbilen, uztailaren 11n eta 12an, Jakin, UEU eta Usurbilgo Udalaren elkarlanari esker. Lehen hitzaldiak daude lehen zati honetan: Lorea Agirre Dorronsoro arduratu da jardunaldiari sarrera orokorra egiteaz eta, ondoren, Jone Arrazola Maiztegi antropologoak urbanismo habitatuaz hitz egingo du, Oñatiko eguneroko errekadueki nola emakumeen harremanak bideratu dituzten azaltzeko.