Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila (VI): Iñaki Barcena eta Bizi! mugimendua

Mende erdi pasa da 68ko Maiatzetik. Aukera aparta da egungo aldarri eta gizarte auzi eta eraldaketei erreparatzeko. Bederatzi aditu eta aritu bildu ditu horretarako 'Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila' Jakin Jardunaldiak Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean. Bigarren egunean Iñaki Barcena EHUko Politika Saileko irakasleak Eko-Sozialismo-Feminista, utopia berri bat? hitzaldia eskaini zuen. Ondoren, Anaiz Agirre eta Xabier Harlouxet Bizi! mugimenduaz jardun zuten Alternatiba burujabe bat lantzen izenburupean.

Bideoa Berria egunkariaren emaitza da.