Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila (I): Amaia Lasa eta Lorea Agirre

Mende erdi pasa da 68ko Maiatzetik. Aukera aparta da egungo aldarri eta gizarte auzi eta eraldaketei erreparatzeko. Bederatzi aditu eta aritu bildu ditu horretarako 'Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila' Jakin Jardunaldiak Usurbilgo Udalarekin eta UEUrekin elkarlanean. Ikusgai dugun lehen saio honetan Lorea Agirre Jakineko zuzendariak utopiaren egungo sarrera egin du. Ondoren, Amaia Lasa idazle eta irakasleak 'Nondik gatoz, non gaude' solasaldia eskaini du Agirreren galderei erantzunez. 60ko hamarkadako Euskal Herria, Nikaragua, New York... izan ditu gogoan.

Bideoa ikusgai duzu Berriaren grabazoiari esker.