Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

[Gazteleraz] Maitasuna eta etxegintza, elkarri lotuta

2019-11-21

Maitasunaren ideologiak geure buruak, geure harremanak eta geure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertzen du 'Maitasuna politikoa da' Jakinen 233-234 zenbaki bikoitzak. UEUrekin eta Usurbilgo Udalarekin lankidetzan antolatutako Jakin Jardunaldiak dira monografikoaren abiapuntua. Bertan parte hartutako bederatzi hizlariek artikulu bana osatu dute, eta horietatik hiru elkartu ditu mahaiaren bueltan Radio Euskadiko Ganbara saioak: Oihane Ruiz Menedez, Laura Muelas de Ayala eta Irati Mogollon Garcia.