Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

07. Sormena lokatzetan

2021-07-08

‘Sormena lokatzetan’. Bizenta Mogelek 1804ean argitaratu zuen ‘Ipui onac’ liburua, emakume batek euskaraz plazaratutako lehena. Hitzaurrean bertan zioen jabetzen zela emakume batenak ez ziren egitekoetan sartu zela. Joan dira geroztik 217 urte. Eta zubi fantastiko bat eraikiko bagenu orduko eta gaurko garaien artean? Zer galdetuko ote lieke Mogelek egungo emakume sortzaileei? Zenbateraino aldatu ote da artista eta emakume izatearen kondizioa bi mende luzeotan?

Gidaritza, Ainara Lasak, Amagoia Gurrutxagak, Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek.

Elkarrizketatuak, Ihitz Iriart, Idoia Beratarbide eta Leire Bilbao.

Sinadura, Miren Gaztañagak.

‘Ai gure juaneteak’, Nerea Ibarzabalek.

Musika aukeraketa, Maider eta Leire trikitilariek: Jupiter Jon, Amaren Alabak, Gora Japon, Lumi eta Eneritz Furyak.

Sintonia, Mursegok, Lourdes Iriondoren ‘Hala