Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

06. Gatazka lokatzetan

2021-06-24

‘Gatazka lokatzetan’. Buruz dakigun isiltasun bakoitzaren atzean, askotan, gatazka bat ezkutatzen da; edo bi; edo hiru; edo lau; edo hamaika. Eta gatazka bakoitzaren atzean, eremu gutxietsi bat: plaza debekatuak, hizkuntza zigortuak eta politika azpiratzaileak. Gatazkaz gatazka, erresistentzien soka txirikordatuz doa.

Gidaritza, Ainara Lasak, Amagoia Gurrutxagak, Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek.

Elkarrizketatuak, Garbiñe Elizegi, Ixabel Alkain, Eneka Alvarez eta Nekane Altzelai.

Sinadura, Jenofa Berhokoirigoinek.

‘Ai gure juaneteak’, Katixa Agirrek.

Musika aukeraketa, Maider eta Leire trikitilariek: Pottors ta Klito, Haizeatxo, Tracey Thorn eta J. Martina.

Sintonia, Mursegok, Lourdes Iriondoren ‘Hala ere’ kantua birbisitatuz.

Soinu errealizazioa, Joxe Alkainek.