Osteguna, 2024ko apirilak 18
Gora joan

[GAZTELERAZ] Telesailak eta kultur kolonizazioa

2020-02-24

Netflix, HBO, Apple TV... moduko telesailen plataforma handiak gure etxeko egongelara sartu dira, eguneroko kultur kontsumoa ia monopolizatu arte. Horrek dakarren kultur kolonizazioaz eta arriskuez ohartarazi du Libe Mimenza Castillok Jakinen 235. zenbakian idatzitako artikuluan, eta ahozkora ekarri du Miren Rubio Iturria kazetariak Radio Euskadiko Jakingunea atalerako gazteleraz egindako erreportajean. Dena ez da arriskua, dena den. Euskaraz sarerako propio prestatutako lehen telesailak ere ekoizten hasi dira Euskal Herrian. Pikuak websaila da horietako bat, eta Maddi Castro Elosegi zuzendariaren esperientzai ere jaso du erreportajean. Entzun!