Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

[GAZTELERAZ] Amaia Lasa, euskal literatura modernoan mugarri

2018-12-03

Amaia Lasa idazleak 1971n argitaratutako 'Poema Bilduma' liburuak eman zion lehenengoz emakumeari ahotsa euskal literatura modernoan. Hala dio Koldo Izagirre idazleak Lasari eskainitako Susa argitaletxearen antologian. Liburu hori berreskuratu du Jakinek apalategitik, aitzindari izateaz gain, Maiatzaren 68aren ondorenean Euskal Herrian gertatutako aldaketen lekuko ere badelako. Egilearekin berarekin osatu du Jakinek erreportajea Radio Euskadirako Miren Rubio kazetariarekin; kasu honetan gazteleraz emandako audioa duzu entzungai.