Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

[GAZTELERA] Euskal rapa, ikertu gabeko ispilua

2019-10-04

Euskal rapak abestu dituen gaiak ez dira batere neutroak izan, eta baliteke hori izatea orain arte unibertsitatean gutxi ikertu izanaren arrazoietako bat. Hala dio Eric Ditxarri antropologo, artista eta komisarioak Jakinen 232. zenbakirako idatzitako ‘Euskal raparen hausnarketa antropologiko historikoaren hazia’ artikuluan. Azken urteetan indartuz joan da euskal raparen eszena, ordea, eta garaiko aldaketa sozialen isla dira kantuak.

Gai horien inguruan osatu du erreportajea Miren Rubio Kazetariak Radio Euskadiko Jakingunea espaziorako.